Osasun arloko euskarazko terminologia ikastaroa

Araba ESIk antolatu du ikastaro hau EHUrekin lankidetzan. Honen bidez, osasun arloko profesionalei hainbat gako eman nahi zaizkie, segurtasuna eskuratu dezaten osasun-zientzietako euskarazko terminologia erabiltzerakoan.
Alde teoriko bat izango duen arren, ikastaroa praktikoa izango da neurri handi batean, izan ere lantresna eta baliabide desberdinak eskainiko dira, ikasleak gehien erabiltzen diren terminoak egokitzen, zuzentzen eta kontsultatzen ikas dezan. Horrez gain, jendaurrean aurkezpenak egiten ikasteko tailer praktiko bat ere izango da.
Irakaslea Itziar San Martín izango da, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Euskara eta Eleaniztasun arloko dekanordea eta irakaslea. Ikastaroak azaroaren 5etik 15era arte iraungo du.
Kategoria sanitario guztietako profesionalek parte hartu ahal izango dute -baita egoiliarrek ere-, baldin eta euren lan-eremuko testu laburrak euskaraz idazteko gaitasuna badute.
Amaieran, lan bat aurkeztu beharko da: saio kliniko bat euskaraz, edo artikulu zientifikoa…
Ikastaro honen bidez ECTS-ak (European Credit Transfer System) eta Lanbide Sanitarioen Etengabeko Formakuntzarako Batzordearen egiaztagiria lortu ahal izango dira.
Izena emateko epea irailaren 3tik 28ra egongo da zabalik Jakinsarean.













