Osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak 2020

Laguntzen eta beken onuradun izan daitezkeen osasun-arloko profesionalen kopurua handitzeko, Osasuneko sailburuaren 2020ko urriaren 6ko Aginduaren 2. eta 10. artikuluak aldatu dira
Joan den abenduaren 4an argitaratu zen Agindua, 2020ko azaroaren 13koa, Osasuneko saiburuarena, Osasuneko sailburuaren 2020ko urriaren 6ko Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez, osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak arautzen baitira eta 2020ko deialdia egiten baita.
Osasuneko sailburuaren 2020ko urriaren 6ko Aginduaren bidez, osasun-arloko profesionalak prestatzeko 2020ko bekak eta laguntzak iragarri eta arautu ziren.
Beken eta laguntzen onuradun izateko, nahitaezkoa da dagokion elkargo profesionalean elkargokide izatea, eta, beraz, aipatutako betekizunarekin, izapidetze elektronikoa ezartzen da eskabideak aurkezteko modu bakartzat.
Eskabideak aurkezteko beste epe bat ezartzen da, hilabetekoa, aldatzeko agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo esteka honetara.













