Osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak 2023

Irailaren 4an irekiko da 2023an hasten diren arlo sanitarioko prestakuntza-jarduerak finantzatzeko beken eta laguntzen eskabideak aurkezteko epea

Gaur, irailak 1, argitaratu da Osasuneko sailburuaren 2023ko uztailaren 4ko Agindua, arlo sanitarioko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak arautzen dituena eta horretarako deialdia egiten duena.

Osasun Sailaren helburuetariko bat da zerbitzu sanitarioen kalitatearen hobekuntza sustatzea, talde sanitarioaren prestakuntza areagotuz; horregatik, epe ertain eta luzeko estrategia bat planteatu da, Euskal Sistema Sanitarioko langileek praktika profesionalean duten gaitasuna areagotu dezaten.

Eskabideak aurkezteko epea 2023ko irailaren 4tik urriaren 4ra da.