Osasun-inguruneetan elgorriarekiko esposizio-arriskua minimizatzeko aldi baterako gomendioak

Helburua da elgorriaren eraginpean egoteko arriskua murriztea osasun-inguruneetan eta elgorriaren eraginpean egon osteko txertaketa eta immunizazioa sustatzea
Elgorri kasu berriak agertu direnez gaur egun, 34 kasu baieztatu dira dagoeneko, eta Osasun Sailak aldi baterako gomendioak egin ditu, osasun-inguruneetan elgorriaren eraginpean egoteko arriskua murrizteko eta elgorriaren aurkako txertaketa eta immunizazioa sustatzeko.
Gomendio horiek eta beste informazio garrantzitsu batzuk Osasun Sailaren webgunean kontsulta daitezke.
Funtsezkoa da epidemiologiari lehenbailehen (telefonoz) jakinaraztea elgorriaren edozein kasu susmagarri proba analitikoak eskatu aurretik (susmoagatiko jakinarazpena, konfirmazioaren zain egon gabe), indarrean dagoen prozeduraren jarraibideei jarraituz.
Informazio eguneratua eskuratzeko web orria aldizka kontsultatzea gomendatzen da.













