Osasunaren alorrean Ikerketa eta Garapen proiektuetarako laguntzak | Deialdia 2022
Eskaerak aurkezteko epea 2022ko apirilaren 26tik maiatzaren 25era arte egongo da zabalik
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da Osasuneko sailburuaren 2022ko apirilaren 5eko AGINDUA, zeinaren bidez onartzen baita osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2022ko deialdia.
Deialdi hau aipatutako ZTBP 2030-RIS3 Euskadi estrategiaren barruan sartzen da, eta, hor, osasun pertsonalizatuaren esparrua lehentasunezkoa da. Agindu honetan jasotzen diren jarduerek helburu hauek dituzte: batetik, herritarren osasuna eta ongizatea hobetzen laguntzea, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen sozioekonomikoari laguntzea, arlo sanitarioan jakintza sortzen, zabaltzen edo aplikatzen lagunduz, translazio- eta lankidetza-ikuspegia duten ikerketa-proiektuen bidez, eta ikerketa sanitarioaren arloan txertatzen diren profesional-nodo berriak sustatuz.
Deialdi honekin lotutako dokumentazio guztia Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri, laguntzen eta diru-laguntzen atalean.
Deialdi honetan proiekturen bat aurkezten duten ikertzaileek deialdi-oinarrietan adierazitako dokumentazio guztia bidali beharko dute, behar bezala beteta, convocatorias@bioaraba.org helbidera, 2022ko maiatzaren 15a baino lehen.
Zalantzarik izanez gero, jar zaitezte harremanetan Bioarabarekin, helbide elektroniko honetan: convocatorias@bioaraba.org, edo, bestela, deitu telefono hauetara: 945 207 935 edo 945 207 920.














