Ospitale barruko broteak prebenitzeko neurriak

Profesional guztiek nahitaez eta zorrotz bete behar dituzte arauak, ospitale barruko broteak prebenitzeko

Gogorarazi eta argitu nahi ditugu gure zentroetara sartzeko arauak, bai profesionalentzat, bai paziente eta laguntzaileentzat, baita Araba ESIko ospitaleratutako pazienteei laguntzeko politika.

Azken asteetan hainbat COVID-19 kasu izan dira ospitaleratze luzeak izan dituzten pazienteen artean, ospitale barruko kontaktuak sortu dituztenak eta, susmatzen dugunez, laguntzaileekin erlazionatuta daudenak (baieztapen hori zuhurtzia osoarekin egiten dugu, kontuan hartuta, denborazko harremanak hala adierazten duela dirudien arren, ezinezkoa dela frogatzea).

Dokumentuan jasotzen diren neurriak nahitaez bete beharrekoak dira, ez gomendio hutsak.

Senide eta hurbilekoen akonpainamendua ospitaleratutako pazienteei

Datozen asteetan ahaleginak egingo ditugu arau horiek betetzen direla zaintzeko eta bermatzeko.

Kudeaketako Zuzendaritza