“Zentroan artatutako pazienteen ondasun pertsonalen zaintza” prozedura

Arabako Unibertsitate Ospitalera etortzen diren paziente eta sendien ondasun pertsonalen zainketa ziurtatu asmoz, “Zentroan artatutako pazienteen ondasun pertsonalen zaintza” prozedura bat egin da

Araba ESItik gogorarazten diegu paziente eta horien senideei ez gordetzeko diru kopuru handiegirik, bitxirik edo balioa duten objekturik ospitaleko egonaldiak dirauen bitartean. Alabaina, ingresoak ez dira beti programatuak izaten eta hainbatetan saihestezina da pertsonek balioa duten objektuak izatea gure instalazioetara iristen direnean.

Salbuespen moduan eta larri ingresatzen diren pazienteen kasuan, euren dirua eta beste balorezko objektu batzuk utzi ahal izango dituzte sendiartekoak/laguntzaileak etorri bitartean.

Dokumentu hau Araba ESIko Intraneten dago eskuragarri, Protokoloak, Prozedurak, Laguntzeko dokumentuak eta Gidak AUO menuaren bidez, Ohiko prozeduretan zein Zeladoreen eremuetan.

Dokumentua ikusi