“Partekatzeko ideiak” kanpaina Araba ESIn

Araba ESIko Berrikuntza Batzordeak “Partekatzeko ideiak” kanpaina sortu du, ideia berritzaile bat ezagutzera emateko erakundearen barruan dauden bide desberdinak ezagutarazteko asmoz

Abendua eta urtarrila bitartean, Araba ESIko unitate eta zerbitzuetan gozoki-poteak banatu dira, “berrikuntza-pilulak” simulatzeko.

Poteek erabilera-orri bat dute, eta, bertan, profesionalak animatzen dira beren ideia berritzaileak beren berrikuntza-erreferenteekin eta Batzordearekin partekatzera. Gainera, QR kode bat dute, eta horren bidez, Araba ESIn ideia bat partekatzeko moduei buruzko informazioa eskuratzen da.

Ekimenaren helburua da kultura berritzailea sortzen laguntzea eta Araba ESIko Berrikuntza Batzordea ezagutaraztea, modu desberdin eta berritzaile baten bidez.

Nola partekatu zure ideia

Intranet                  BerriTantak                 Parte Hartu Berrikuntza Unitatea

 

Araba ESIko Berrikuntza Batzordea