Pazientearen Segurtasunari buruzko Euskadiko X. Jardunaldia

Ekainaren 5ean egingo da Donostiako Kursaal Auditorioan

Oraingo honetan, Euskadiko Pazientearen Segurtasunari buruzko X. Jardunaldia, bereziki, osasun-arloko lege-alderdiei eta osasun-laguntzaren testuinguruan pazientearen segurtasunarekin duten harremanari buruzkoa izango da.

Bestalde, aurreko edizioetan bezala, Osakidetzako erakundeen ekimenak aurkeztu eta aintzatetsiko dira, Pazientearen Segurtasunari egiten dioten ekarpen bereziagatik hautatuak.