Posta elektronikoko Outlook aplikazioa eguneratzea Osakidetzako profesionalentzat
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) arloa Outlook programa eguneratzen ari da azken egunetan. Programa horrek profesionalen posta elektronikoa kudeatzen du
Outlook-en bertsio berri honetara eguneratzeak abantaila ugari eskainiko dizkie erakundeko profesionalei, programaren bertsio berriarekin eragiketak azkarragoak eta eraginkorragoak izango baitira.
Informatikako Zuzendariordetzak lanpostu guztien ofimatika modernizatzeko abian duen proiektuaren parte da eguneratzea.
Profesional batzuek intzidentziak jakinarazi dituzte posta elektronikoan, Outlook eguneratzen den bitartean. Hori dela eta, batzuetan beharrezkoa izan daiteke posta elektronikora sartzeko kredentzialak aldatzea.
Informatikako Zuzendariordetzak adierazi du pasahitza eskatzeko autentifikazio-pantaila agertzen bada, hemen adierazitako urratsak jarraitu beharko dira, «Zer egin Outlook-ek pasahitza eskatzen badu…» izeneko dokumentu batean.
Gainera gogorarazten digute beste sarbide bat dagoela Osakidetzaren posta elektronikora, URL honen bidez: http://correo.osakidetza.net/owa.














