Prebentzioko Karpeta Gorria · Zer egin erasoren bat izanez gero

Nola jokatu erasorik izanez gero

  • Berehala jakinarazi iezaiozu zuzeneko arduradunari.
  • MUTUALIAN asistentzia medikoa behar baduzu, POUK edo erdi mailako arduradunak emango dizun Mutualiako Asistentzia Partea eraman beharko duzu.
    Era berean, Larrialdietako Zerbitzura joan zaitezke eta bertan eraso bat izan denez lan lan-istripua dela adieraz dezakezu.
  • Arduradun zuzenarekin batera egin ezazu txostena, ahalik eta zehatzen, egoerari buruzko datuak, ikusitako egitateak edo lekukoen deklarazioak jasoz..
  • JAKINARAZI Istripu / intzidente/erasoaren berri emateko barne parte bidez
  • Lege aholkularitza behar baduzu, Orientabide Juridikoko Gida duzu, erabakiak hartzen laguntzeko. Bertan, lege-eskea jartzeko aukerei buruzko informazioa jasota dago.
  • Salaketa bat jartzea erabakitzen baduzu eta Osakidetzako aholkulartiza juridikoaren laguntza behar baduzu, POUk emango dizun Aholkularitza juridikoari buruzko informazioa jasotzeko eskaera bete beharko duzu.

Sartu Prebentzioko Karpeta Gorria-ren edukian, informazio gehiago izateko.