Presio Ultzerak prebenitzeko Munduko Eguna

Gaur, azaroak 16, Presioak eragindako Ultzeren prebentzioaren aldeko Munduko Eguna da eta, Arabako ESIko Presio Ultzeren (PEU) eta Zauri Kronikoen Batzordeak bideo bat prestatu da profesionalentzako gomendioekin

Gaur, azaroak 16, Presio Ultzerak prebenitzeko Munduko Eguna dela eta, Arabako ESIko PEUen eta Zauri Kronikoen Batzordeak pazienteei horrelako lesioak prebenitzeko ematen zaizkien zainketen garrantzia nabarmendu nahi dugu.

Presio bidezko ultzerak prebenitzea erronka handia da, osasunaren arloko profesionalak garen aldetik. Elkarrekin ultzerak prebenitu ditzakegu eta artatzen ditugun pertsonen egunerokotasunean aldea markatuko duen zaintza integrala eman dezakegu.

Gure konpromisoa zainketarik onenak ematera bideratuta egon behar da, erabilgarri dauden azken ebidentzian oinarrituta.

Horregatik, bideo hau partekatu nahi dizuegu. Bertan, zuen egunerokoan baliagarriak izatea espero ditugun gomendio batzuk gogorarazten dizkizuegu.

PEU eta Zauri Kronikoen Batzordea