Profesionalen arteko lankidetzako D’amour galdetegia

Epea luzatu egin da eta galdetegia urriaren 1etik 29ra egongo da eskuragarri

D’Amour galdera sorta Osakidetzako langileen pertzepzio orokorra ezagutzea helburu duen tresna da, eta profesionalek asistentzia-maila desberdinen (Lehen Maila Arreta-Ospitaleko Arreta) arteko lankidetzari buruz duten ikuspegia jasotzen du, integrazio asistentzialeko testuinguru batean.

Galdetegia BIOEFek, Osakidetzak eta Osasun Sailak garatu zuten 2010ean, eta lehen galdera-sorta 2012. urtean sortu zen. 2014an, gainera, adierazle gisa txertatu zen Kontratu-programa.

Tresna honen xedea da koordinazio testuinguru batean profesionalen arteko lankidetzari lotutako jardueren eraginkortasuna baloratzea. Irudian ikusten denez, 10 item edo alderdi biltzen dira:

Bestalde, borondatezko hiru galdera gehitu dira, gaioi buruzko zuon iritzi eta balorazioa ezagutu nahi dutelako.

Galdetegia urriaren 1etik 29ra egongo da eskuragarri Intranet korporatiboan, Profesionalen arteko lankidetzako D´Amour galdera sorta atalean. Galdera sortari erantzuteko, 10 minutu inguru behar dira.

2018an, 3 000 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte, eta Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzatik parte hartzera animatzen zaituzte aurten ere.