Ranitidina IV-ren merkaturatzea etetea
Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak jakinarazi zuen 2021eko azaroan Normon laborategietako Ranitidina 50 mg anpoilak merkaturatzeari utzi zitzaiola
Gaur egun ez dago alternatibarik talde farmakoterapeutiko beraren bide parenteralerako (ultzeraren aurkakoak: H2 hartzailearen kontrakoa).
Ahoko ranitidina ere ez dago merkaturatuta, eta, beraz, aukera bakarra ahoko famotidina da.
Ranitidina anpoiletan erabiltzen duten protokoloak lehenbailehen egokitzea gomendatzen dugu, eta Farmazia Zerbitzuarekin harremanetan jartzea, horiek egokitzeko.
Farmazia Zerbitzua














