Saio Kliniko Orokorren eskaerak | 2021-2022 ikasturtea

2021-2022 ikasturterako Saio Klinikoen eskaerak aurkezteko epea ekainaren 30era arte egongo da zabalik

Ostegunetako Saio Kliniko Orokorrak Araba ESIako profesionalen artean ezagutza eta esperientzia klinikoak elkartzeko eta trukatzeko gune bat dira, jarduera profesionala ikasten, garatzen edo hobetzen laguntzen duena.

Saio horietan Araba ESIako profesionalen ikuspegia eta parte-hartzea zabalagoa izateko asmoz, 2021-2022 ikasturterako proposamenak jasotzeko epea ireki da.

Interesgarrientzat jotzen diren proposamenak onartuko dira, honako irizpide hauek kontuan hartuta:

  • Maila zientifikoa.
  • Asistentzia-mailen integrazioa.
  • Diziplinartekotasuna.
  • Komunikatzeko gaitasuna (euskaraz edo ingelesez ere bai).
  • Berrikuntza.

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 30era arte egongo da zabalik, eta helbide elektroniko honetara bidali beharko dira: docenciamedica.hospitalhua@osakidetza.eus.