Saio Kliniko Orokorren eskaerak | 2022-2023 ikasturtea

2022-2023 ikasturterako Saio Klinikoen eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 1era arte egongo da zabalik
Ostegunetako Saio Kliniko Orokorrak Arabako ESIko profesionalen artean ezagutza eta esperientzia klinikoak elkartzeko eta trukatzeko gune bat dira, jarduera profesionala ikasten, garatzen edo hobetzen laguntzen duena.
Saio horietan Arabako ESIko profesionalen ikuspegia eta parte-hartzea zabalagoa izateko asmoz, 2022-2023 ikasturterako proposamenak jasotzeko epea ireki da.
Interesgarrientzat jotzen diren proposamenak onartuko dira, honako irizpide hauek kontuan hartuta:
- Maila zientifikoa.
- Asistentzia-mailen integrazioa.
- Diziplinartekotasuna.
- Komunikatzeko gaitasuna (euskaraz edo ingelesez ere bai).
- Berrikuntza.
Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 1era arte egongo da zabalik, eta helbide elektroniko honetara bidali beharko dira:













