Santiago eraikinean artxiboa bateratzen da
AUOko zerbitzu eta unitatea batzeko prozesuarekin jarraituz, jakinarazi nahi dizuegu Dokumentazio klinikoa/artxiboa unitatearen lekualdaketa, hain zuzen, Santiago eraikinera.
Artxiboaren batze fisikoa egingo da Santiago egoitzan, maiatzaren 27an, ostirala.
Dokumentazio klinikoko zirkuitua:
Ohiko lehentasuna:
- AUO KKKKn eta Txagorritxu eraikinean sortutako dokumentazio guztia gutun-azal itxi batean bidaliko da Txagorritxuko beheko solairuan dagoen erregistrora, esanez “DIGITALIZACIÓN ARCHIVO SANTIAGO”. Han Zerbitzu Orokorretako gidariak jasoko du dokumentazio hori, 10:30ean, eta Santiago eraikineko artxibora eramango du, digitalizazioa egiteko.
- Bilketa hori egunean BEHIN egingo da.
Premiazko lehentasuna:
- Zirkuitu honen barruan sartzen da 24 ordu baino gutxiagotan eskaneatu behar den dokumentazioa.
- Premiazko dokumentazioa Txagorritxu eraikinean sortzen bada, gutun-azal itxi batean bidaliko da, esanez “DIGITALIZACIÓN URGENTE” dela, eta Harrera Nagusian aurkeztu behar da. Han, eskaneatzeaz eta Santiago eraikinera bidaltzeaz arduratuko dira eta.
- Premiazko dokumentazioa AUO KKKKn sortzen bada, gutun-azal itxi batean bidaliko da, esanez “DIGITALIZACIÓN URGENTE” dela, eta beheko solairuan aurkeztu behar da. Han eskaneatzeaz eta Santiago eraikinera bidaltzeaz arduratuko dira eta.
- Digitalizatzeko premiazko dokumentazio guztia, Txagorritxu eraikinean zein AUO KKKKn jasotakoa, eskaneatu eta bidali behar da posta-elektroniko hauetara:
hospitalsantiago@osakidetza.eus
antonio.patronamado@osakidetza.eus
Denboralditxo batez, Txagorritxu eraikineko artxiboan pertsona bat egongo da, intzidentziei aurre egiteko. Berarekin harremanetan jartzeko telefonoa hau da: 817129 (08:00-15:00).













