Sendagaien hornidura gabezia

Araba ESIko Farmazia Zerbitzuak jakinarazi du PANTOMICINA eta SOLUDACTONE hornidura falta dutela

Laborategi fabrikatzaileek honako produktu hauen hornidura falta dute:

  • PANTOMICINA 1g (eritromicina) BIALA: hornidurarik gabe egongo da 2021eko otsailera arte.
  • SOLUDACTONE 200 mg (canrenona) BIALA: ez dauka aurreikusita hornidura-datarik.

Hori dela eta, sendagaiaren erabilgarritasunari buruzko kontsulta egitea gomendatzen dizuegu dagokion Farmazia Zerbitzuarekin, agindu aurretik.

Farmazia Zerbitzua