Tratamendu Antibiotiko Enpirikoaren Gida eguneratzea

AEOP taldeak egiten dituen jardueren artean, helduen zein pediatriaren tratamendu antibiotiko enpirikoaren gida berrikustea eta eguneratzea dago, gure ESIren beharrei (erresistentzia/sentsibilitatea) erantzunez

AEOP programak (Antibiotikoak Optimizatzeko Programak) ospitaleko programak dira, eta antibiotikoen erabilera hobetzen laguntzea dute helburu. Bere filosofia profesional klinikoei gaixotasun infekziosoen tratamendu antibiotikoan erabakiak hartzeko prozesuan laguntza ematea da.

AEOP taldeak egiten dituen jardueren artean, helduen zein pediatriaren tratamendu antibiotiko enpirikoaren gida berrikustea eta eguneratzea dago, gure ESIren beharrei (erresistentzia/sentsibilitatea) erantzunez.

Gida hau Intraneten dago, Infekzio Batzordearen (AEOP) dokumentazioaren artean, eta duela gutxi kapitulu hauek eguneratu dira:

  • Helduen Gida:
    • Arnas infekzioa
    • Abdomen-infekzioa
    • Infekzio osteoartikularra
    • Larruaren eta zati zurien infekzioa
    • Gernu-infekzioa
  • Pediatriako Gida:
    • Antimikrobianoak pediatrian
    • Antimikrobianoak neonatologian
    • Fokurik gabeko sukarra
    • Gernu-traktuaren infekzioa
    • Infekzio osteoartikularra

Tratamendu Antibiotiko Enpirikoari buruzko zalantza edo kontsultaren bat baduzue, AEOPekin harremanetan jar zaitezkete helbide elektroniko honetan: judith.diazgutierrez@osakidetza.eus