Txerto hirukoitz birikoaren oharra

Txerto hirukoitz birikoaren hornidura arazoak konpondu dira, hein batean bada ere

Horregatik,

  • Umeen txertaketa normaltasunez egin daiteke, hirukoitz birikoaren bi dosiak emanda.
  • Aste hauetan txertatu ez diren 4 urteko haurrek ere bigarren dosia jaso dezakete.
  • Mantendu egiten dira helduentzako murrizketak. Populazio helduari dagokionez, soilik txerta daitezke elgorriaren intzidentzia altuko herrialdeetara* (Europa barne) doazen bidaiariak, baldin eta 1970 eta 1980 bitartean jaio badira, elgorria pasatu ez badute, eta txertatuta ez badaude. Pertsona hauek dosi bakarra jasoko dute momentuz.

*Honen inguruko zalantzak argitzeko Atzerriko Osasun bulegoetara jo daiteke.

Jarraibide hauek eguneratuko ditugu informazio berria eskuratu ahala.

 

Arabako Zaintza Epidemiologikoaren Unitatea

Osasun Publikoko Zuzendariordetza