Udaberria dator, euskara bor-bor

Euskara Zerbitzuak bertso bazkaria eta koplen txapelketa antolatu ditu Araba ESIn euskara suspertzeko asmoz

Oraindik negu gorrian bagaude ere, udaberria ate joka dugu, laster iritsiko zaigu, bada, birsortzeko eta loratzeko garaia.

Negu partean, akaso, gure euskara erdi lo izan dugu, izan ere, udazkenean pil-pilean egon ginen Euskaraldiarekin. Iritsi da, beraz, euskara bor-bor jartzeko ordua. Nola?

Bertso-bazkaria dugu Erdizka tabernan martxoaren 21erako, eta bertan Felipe Zelaieta eta Juan Mari Juaristi bertsolariak izango dira gurekin. Aukera paregabea izango da, zalantzarik gabe, lanez kanpoko orduetan elkartzeko mahai baten bueltan, bertso eta euskaran murgiltzeko.

Gainera, aurten kopla idatzien txapelketan parte hartu dezakegu. Bertsolariek, 21ean bertan, kopla txapelduna zein den adieraziko dute.

Animatuko al zara?