Unitate psikiatrikoetan euste-baliabide mekanikoak edo farmakologikoak erabiltzeari buruzko instrukzioa

Helburua adinekoen eta/edo desgaitasunen bat duten pertsonen arreta indartzea da, bereziki kalteberak diren kolektiboak diren aldetik, haien duintasuna benetan aitortzen eta babesten dela zaindu behar baita

1/2022 zenbakiko jarraibidea, urtarrilaren 19koa, unitate psikiatrikoetan edo osasun mentaleko unitateetan eta adinekoen eta/edo desgaitasunen bat duten pertsonen egoitza eta/edo zentro soziosanitarioetan euste-baliabide mekanikoak edo farmakologikoak erabiltzeari buruzkoa

Instrukzio honen xedea da arreta indartzea, Ministerio Fiskalaren eginkizun tuitiboaren esparruan, adinekoei eta/edo desgaitasunen bat duten pertsonei, bereziki kalteberak diren kolektiboak diren aldetik, haien duintasuna benetan aitortu eta babesten dela zaintzeko, beren nortasuna askatasunez garatzeko eta Konstituzioak aitortzen dizkien eskubide eta askatasun guztiak baliatzeko (10 art. EE), jasan ditzaketen euste edo lotura fisiko eta/edo farmakologikoak erabiltzeari dagokionez.

Gogorarazten dugu Arabako ESIk Euste-premiak dituzten Ospitaleratutako Pertsonentzako Jarduera-protokolo bat duela.