UPV/EHUko uda ikastaroak | Terapias avanzadas: del laboratorio al paciente y a la sociedad

Ikastaroa ekainaren 16 eta 17an izango da Donostiako Miramar Jauregian

Terapia aurreratuak sendagai oso berritzaileak dira, geneak (terapia genikoa), zelulak (terapia zelularra) edo ehunak (ingeniaritza tisularra) erabiltzean oinarritzen direnak, hainbat gaixotasun prebenitzeko edo tratatzeko. Terapia hauek potentzial handia dute tratamendu pertsonalizatuak eratzeko, eta medikuntza iraultzen ari dira, orain arte tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasunak tratatzeko estrategia terapeutiko berriak garatzea ahalbidetzen baitute.

Ikastaro honen bidez terapia aurreratuen ikuspegi globala eman nahi da: zer diren, nola aldatzen ari diren eta datozen urteetan panorama terapeutikoa nola aldatuko duten. Bereziki azpimarratuko da Euskadiko ekosistema, arlo horretan aitzindariak izateko zein estrategia garatzen ari diren identifikatuz.

Izena eman dezakezu UPV/EHUko Uda Ikastaroen webgunean.