Vending makina berriak Arabako ESIan
Txartel profesionala aktibatu behar da prezio bereziak izateko
Vending makinak erakusten dituen prezioak kanpoko erabiltzaileentzat dira. Hala ere, txartel profesionala makinetako edozeinen zirrikituan jartzean, profesionalentzat finkatutako prezio bereziak agertuko dira.
Prezio horiek eskuratu ahal izateko, txartel profesionala aktibatu behar da horretarako adierazitako makinetan, AUO Txagorritxuko eta AUO Santiagoko beheko solairuetan, AUO Kanpo Kontsultetako 1. solairuan eta osasun-zentroetako makinetan. Ondoren, dirua kargatu ahal izango da, eskudirutan edo kreditu-txartelarekin, makinetan bertan.
Ekonomia-Finantziako Zuzendaritza














