Wifi BISITARI | Argibideak

Doako wifi sarea da Interneterako oinarrizko sarbidea duten pazienteentzat eta laguntzaileentzat

BISITARI sarea doako wifi sarea da paziente eta laguntzaileentzat, Interneterako oinarrizko sarbidea duena (posta elektronikoa, Whatsapp, Interneteko nabigazioa); beraz, ez dago profesionalentzat pentsatuta. Erabiltzailea erregistratu egin behar da sarera sartu ahal izateko. Erregistroak 24 orduko iraupena dauka eta Osakidetzaren sareko zentro guztietan balio du.

Erregistroa egiteko prozesua
  • Erregistratzeko formularioa bete beharko da: telefono mugikorra, NANa eta erabilera-baldintzak onartzea.
  • Erabiltzaileak SMS bat jasoko du bere kontuaren datuekin eta pasahitzarekin.
  • Saioa hasteko, NANa eta emandako pasahitza sartuko dira.

Gorabeherak eta laguntza teknikoa (Itelazpi)

  • Telefonoa: 900 105 296.
  • Arreta ordutegia:
    • Astegunak: 8:00-20:00.
    • Asteburuak eta jaiegunak: 9:00-14:00.