Protokoloaren eguneratzea | Koronabirusa

​Informazio garrantzitsua profesionalentzat COVID-19arekin bateragarriak diren sintomen aurrean edo proba positibo baten ondoren nola jokatu jakiteko

SARS-CoV-2 koronabirusa zaintzeko protokolo hau etengabeko berrikuspenean dago, eboluzioaren eta infekzioari buruz dagoen informazio berriaren arabera.

Dokumentu berri hau aplikatuz, Arabako ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateak honako hau jakinarazten du:

  • Arabako ESIko langileak, COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak dituztenak, Prebentzioko Oinarrizko Unitatearekin harremanetan jarriko dira, diagnostiko-probak egitearen egokitasuna baloratzeko eta behar duten isolamenduari buruzko informazioa jasotzeko.
  • COVID-19aren proba positiboa duten langileak ez dira lantokira joango eta Prebentzioko Oinarrizko Unitatearekin harremanetan jarriko dira, hark adieraziko baititu jarraitu beharreko prozedura eta kontrol-probak.
Prebentzioko Oinarrizko Unitatearen kontaktua

Arabako ESIko Prebentzio Oinarrizko Unitatea