Zoom lizentzia profesionala Osakidetzako langile guztientzat

Zoom plataformak geldialdia egingo du ostiralean, otsailak 19, 22:00etatik 23:00etara, lizentzia aktibatzeko

Datorren otsailaren 19an Zoom plataformari eragingo dion esku-hartze bat planifikatuta dute. Aurreikusitako iraupena 2 ordukoa izango da, 21:30etik 23:30era, eta 60 minutuko etena 22:00etatik 23:00etara.

Geldialdi horren arrazoia da Osakidetza akordio batera iritsi dela Zoom-ekin, Osakidetzako langile guztiei lizentzia profesionalak zabaltzeko. Beraz, esku-hartzearen amaieran Osakidetzako langile guztiek lizentzia profesionala izango dute.

Bestalde, aurretik programatutako bilera eta webinarrak indarrean jarraituko dute, eta ez dira aldatuko.