{"id":4271,"date":"2016-07-14T11:27:04","date_gmt":"2016-07-14T09:27:04","guid":{"rendered":"http:\/\/osaraba.eus\/?p=4271"},"modified":"2019-01-23T16:40:30","modified_gmt":"2019-01-23T15:40:30","slug":"araba-esiko-pazientearen-segurtasunerako-taldea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/osaraba.eus\/infoberriak\/eu\/araba-esiko-pazientearen-segurtasunerako-taldea\/","title":{"rendered":"Araba ESIko Pazientearen Segurtasunerako taldea"},"content":{"rendered":"<h4 style=\"text-align: justify;\">Pazientearen Segurtasunerako taldea <strong>diziplina anitzeko<\/strong> talde bat da; <strong>Lehen Mailako Arretako<\/strong> eta <strong>Ospitaleko Arretako<\/strong> profesionalek osatzen dute; besteak beste, gure erakundearen barruan, <strong>pazientearen segurtasunaren kultura<\/strong> bultzatzen eta sustatzen dihardute, profesionalak eta lantaldeak bide horretan aholkatuz eta lagunduz.<\/h4>\n<h5 style=\"text-align: justify;\">Zein da egungo egoera pazientearen segurtasunari dagokionez?<\/h5>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong>Kontrako egoeren<\/strong> zergatiak askotarikoak dira. Badira gizakien akatsak, eta profesionalen aldakortasunak, antolamendu-hutsegiteek, eta abarrek erraztu egiten dute akatsak eta intzidenteak egotea.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Segurtasunaren arloan egindako ikerketa egin berrien arabera, paziente ospitaleratuen <strong>%\u00a09,3<\/strong>k dute kontrako egoeraren bat, eta lehen mailako arretan kontrako egoeraren batekin artatutako pazienteen prebalentzia <strong>%\u00a010,11<\/strong>koa da.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Ikerketa horietan deigarriena da ospitale-mailako kontrako egoeren %\u00a050 saihets daitekeela, eta lehen mailako arretan, berriz, %\u00a070.<\/p>\n<h5 style=\"text-align: justify;\">Segurtasun Plana Araba ESIn:<\/h5>\n<p style=\"text-align: justify;\">Pazientearen Segurtasunaren inguruko marko estrategiko gisa, Osakidetzak <strong>\u00abOsakidetzako Pazientearen Segurtasunaren Estrategia 2013-2016\u00bb<\/strong> dokumentu korporatiboa du. Dokumentu horretan oinarrituta, Araba ESIren Segurtasun Plana egin dugu. Hor aldi honetan garatu beharreko lerroak zehaztu ditugu.<\/p>\n<h5 style=\"text-align: justify;\">Egungo lan-lerroak:<\/h5>\n<p style=\"text-align: justify;\">Honakoak lehenesten dira lan-lerro garrantzitsuen gisa:<\/p>\n<ol>\n<li><strong>Ekintza-lerroa: Osasun-asistentziarekin lotutako infekzioen prebentzioa eta kontrola<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong>Osasun-asistentziarekin lotutako infekzioak<\/strong> osasun publikoko arazo garrantzitsua dira, arretaren kalitatean duten eraginagatik. Infekzio nosokomialaren tasa txikitzeko, Araba ESIk hainbat ekimenetan parte hartzen du. Haien artean honakoak nabarmentzen ditugu: <strong>Zero Bakteriemia.<\/strong> <strong>Zero Mikrobioen kontrako erresistentzia, Zero Pneumonia, Zero Flebitisa. <\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Era berean, Prebentzio Medikuntzaren Zerbitzuarekin lankidetzan, eskuen higienearen (Munduko Osasun Erakundearen ekimena) estrategiaren garapena sustatzen dugu, profesionalak trebatuz.<\/p>\n<ol style=\"text-align: justify;\" start=\"2\">\n<li><strong>Ekintza-lerroa: Kirurgia segurua<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong>Segurtasun Kirurgikoa Egiaztatzeko Zerrenda<\/strong> erabiltzea lotuta dago <strong>kirurgiarekin lotutako hilkortasun-tasa eta konplikazioen tasa nabarmen jaistearekin<\/strong>.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Segurtasun kirurgikoan sentsibilizatzea eta profesionalak Munduko Osasun Erakundeak proposatutako goian aipatutako zerrenda erabiltzea eta betetzea, 2007an pazientearen segurtasunaren estrategia abian jarriz geroztik: <strong>\u00abKirurgia seguruak biziak salbatzen ditu\u00bb <\/strong><\/p>\n<ol style=\"text-align: justify;\" start=\"4\">\n<li><strong>Ekintza-lerroa: Pazientearen Segurtasun arloak Jakinarazteko eta Ikasteko Sistema (PSJIS)<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong>PSJIS<\/strong>aren asmoa <strong>akatsetatik ikastea<\/strong> da, eta helburutzat jo du gure ESIan <strong>intzidenteen jakinarazpen-kopurua sustatzea eta handitzea.<\/strong> Horretarako, pazientearen segurtasunerako taldeak sortzeko, garatzeko eta haiei jarraipen bat emateko sentsibilizazio- eta laguntza-saioak egiten dira, aldizka elkartzen diren eta haien jardun-eremuan jakinarazitako intzidenteak aztertzen dituzten unitateetan, zerbitzuetan eta lehen mailako arreta-unitateetan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Intzidente horien azterketaren ondorio gisa, <strong>jardunbide egokien<\/strong> hainbat dokumentu sortu dira; INFOberriak buletinaren bidez zabalduko dira.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Lehen lauhilekoan, 249 intzidente jaso eta aztertu ditugu PSJISen bidez, eta horiek abiapuntu, zenbait <em>txosten<\/em> sortu dugu.<\/p>\n<ol style=\"text-align: justify;\" start=\"7\">\n<li><strong>Ekintza-lerroa: Erizaintzako zainketekin lotutako jardunbide egokiak<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong>Presioagatiko ultzerak eta Erorikoak: <\/strong>Gainerako ESIekin batera, Erakunde Zentrala buru dituen <strong>ERORIKO EZ<\/strong> eta <strong>UPP ADI<\/strong> proiektuetan parte hartzea, bi protokolo sortzeko: bata presioagatiko ultzerari buruzkoa, bestea ospitaleko erorikoei buruzkoa eta pazienteei eta senideei zuzendutako materiala (diptikoak, bideoak&#8230;).<\/p>\n<ol style=\"text-align: justify;\" start=\"10\">\n<li><strong>Ekintza-lerroa. Pazienteak okerrik egin gabe identifikatzea<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p style=\"text-align: justify;\">Pazientea gaizki identifikatzea da beste segurtasun-arazo garrantzitsu bat, eguneroko praktikak beste akats edo kontrako gertaera egitera eramaten baitu.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Asistentzia-prozesu guztietan segurtasuna hobetzeko, pazientea okerrik egin gabe identifikatzeko protokoloa ezarri dugu, <strong>profesionalak, pazientea, edozein prozedura edo zainketa egin aurretik,<\/strong> <strong>eskumuturrekoaren bidez, bisualki edo ahoz identifika dezaten inplikatuz.<\/strong><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<ol style=\"text-align: justify;\" start=\"13\">\n<li><strong>Ekintza-lerroa: <\/strong><strong>Gernu-kateterrari lotutako gernu-traktuko infekzioak (GTI) murriztea<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p style=\"text-align: justify;\">ESIko profesionalek Zerbitzu Zentralen taldean parte hartzen dute gernu-zundarekin zerikusirik duten infekzioak prebenitzeari zuzendutako gomendioen dekalogo bat eta gida bat egiten. Era berean, gernu-kateterrari lotutako gernu-traktuko infekzioen intzidentzien azterketa bat egiten ari dira unitate batzuetan.<\/p>\n<h5 style=\"text-align: justify;\">Komunikazio-plana:<\/h5>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong>INFOberriak<\/strong> buletinaren bidez eta lau hilabetean behin, pazienteen segurtasunarekin lotutako jarduera garrantzitsuenen berri emango dute, hala nola ikasteko balio dezaketen jardunbide egokiak, alertak eta txostenak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><div class=\"su-button-center\"><a href=\"https:\/\/esiarabaosi.osakidetza.eus\/es\/referencia-documental\/Documentos%20compartidos\/Salud\/Seguridad%20del%20paciente\/Bolet\u00edn%20SP\/201606Noticias_seguridad_paciente_osi_%20araba.pdf\" class=\"su-button su-button-style-flat su-button-wide\" style=\"color:#FFFFFF;background-color:#2D89EF;border-color:#246ec0;border-radius:8px\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><span style=\"color:#FFFFFF;padding:7px 22px;font-size:17px;line-height:26px;border-color:#6cadf4;border-radius:8px;text-shadow:none\"><i class=\"sui sui-file-pdf-o\" style=\"font-size:17px;color:#FFFFFF\"><\/i> Pazientearen segurtasunari buruzko berriak<\/span><\/a><\/div>\n<p style=\"text-align: justify;\">Harremanetarako: <a href=\"mailto:seguridadpacienteosiaraba@osakidetza.eus\">seguridadpacienteosiaraba@osakidetza.eus<\/a><\/p>\n<h5 style=\"text-align: justify;\"><\/h5>\n<h5 style=\"text-align: justify;\"><\/h5>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pazientearen Segurtasunerako taldea diziplina anitzeko talde bat da; Lehen Mailako Arretako eta Ospitaleko Arretako profesionalek osatzen dute; besteak beste, gure erakundearen barruan, pazientearen segurtasunaren kultura bultzatzen eta sustatzen dihardute, profesionalak eta lantaldeak bide horretan aholkatuz eta lagunduz.<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":4470,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_jetpack_memberships_contains_paid_content":false,"footnotes":""},"categories":[8,956,46],"tags":[],"class_list":["post-4271","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-barrukoa","category-portadan","category-zuzendaritza-medikoa"],"jetpack_featured_media_url":"","jetpack_shortlink":"https:\/\/wp.me\/paCxCe-16T","jetpack_sharing_enabled":false,"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/osaraba.eus\/infoberriak\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4271","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/osaraba.eus\/infoberriak\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/osaraba.eus\/infoberriak\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/osaraba.eus\/infoberriak\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/osaraba.eus\/infoberriak\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4271"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/osaraba.eus\/infoberriak\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4271\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/osaraba.eus\/infoberriak\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/osaraba.eus\/infoberriak\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4271"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/osaraba.eus\/infoberriak\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4271"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/osaraba.eus\/infoberriak\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4271"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}