Babespean orain dela bost urte baino gehiago jaio zen. Hainbat esparrutako zaintza aringarrietako profesionalok zerbait gehiago egiteko beharra sentitu genuen. Gure eguneroko lanean behin eta berriz agertzen zaigun errealitate batez jabetu ginen: farmakoez eta terapiez haratago joatea ezinbestekoa da ahultasun handiko egoeran dauden pertsonek momentu hori ahalik eta ondoen igaro dezaten.
Beste faktore batzuk behar dira ZAINTZEKO. Prozesuari buruzko informazioa, egiturazko zein pertsona arteko babesa, entzute aktiboa… Halaber, fisikoa ez den horri guztiari ere arreta emateko guneak zabaltzea.
Arratsalde honetan, zaintzaz eta haren zauriez hitz egingo dugu, baita ZAINTZEAREN handitasunaz hausnartu ere.
2026ko azaroak 12 · AUO Santiagoko areto nagusia
| 16:00 | Aurkezpena Babespean. |
| 16:10 | Entornos de cuidados en Álava. Proyecto Babesgune Babespean. |
| 16:45 | La sociedad se cuida. La comunidad y el cuidado. ‘Cuidar’: documental y coloquio con cuidadoras/es Moderatzailea: Nerea Alonso. Arabako ESIko Medikuntza Aringarriko Unitateko eta Babespeaneko psikologoa. |
| 17:45 | Atsedena |
| 18:00 | Cuidando con música. Musicoterapia en cuidados paliativos Sheila Pereiro. Musikoterapeuta eta Musika, Arte eta Prozesu Institutuko psikologoa (Vitoria-Gasteiz) eta Musikoterapian doktorea Aalborgeko Unibertsitatean (Danimarka). |
| 18:45 | Cuidar y vivir en comunidad. Redes Naomi Hasson. Erizaina, Arinduzeko (Euskadiko Zainketa Aringarrien Elkartea) presidentea eta Doble Sonrisa Fundazioko komunitate errukarrien garapenaren arduraduna. |
| 19:30 | Bukaeran, musika!!! Enclave. |
| 19:55 | Amaiera Babespean. |