Arabako ESIko Medikuntza Aringarriko Unitateak Zainketa Aringarrien Jardunaldia egingo du datorren urriaren 9an Dendarabako Vital Fundazioaren Kulturunea aretoan, urriaren 12an ospatuko den Zainketa Aringarrien Mundu Egunaren esparruan.
Izen-emateko epea irailaren 2tik 20ra egongo da zabalik, Jakinsarea plataformaren bitartez.
Jardunaldiak garrantzi berezia hartzen du, Europako Kontseiluak 2014ko otsailean emandako gomendioaren hamargarren urteurrenarekin bat etortzeko antolatu baita, estatu kideei zainketa aringarriak beren osasun-sistemetan integratzeko eskatuz. "Nola egiten dugu?" lelopean, Medikuntza Aringarriko Unitateak gogoeta egin nahi du azken hamarkadan zainketa aringarrien baloreen prestakuntzan eta hedapenean izandako aurrerapenei, erronkei eta hobekuntza-arloei buruz.
Pertsonak zaintzen irakatsiz eta ikasiz
Jardunaldia bi bloketan banatuko da. Goizean, programa osasun-arloko profesionalei zuzenduta egongo da, egunero aurre egin behar diotenak sendabiderik ez dagoenean sufrimendua arintzeko erronkari. Bloke honek profesional berrien prestakuntzaren garrantzia ere jorratuko du, zainketa aringarriak dakarren pribilegioa eta erantzukizuna nabarmenduz.
Leire Arbea dk.
Hezkuntza Berriztatzeko Dekanordea. Universidad de Navarra.
Naomi Hasson.
Erizaina. Arinduz Euskadiko Zainketa Aringarrien Elkarteko presidentea.
M.ª José Almaraz.
Arabako ESIko Medikuntza Aringarriko Unitateko atalburua.
Jacinto Bátiz dk.
Santurtziko San Juan de Dios Ospitaleko Hobeto Zaintzeko Institutuko zuzendaria.
Zaintzen duten eta zaintzen dituzten pertsonak
Arratsaldean, herritarrei zuzenduta egongo da, zainketa aringarrien gaineko ulermena eta ezagutza areagotzeko. Babespean, zaintzaren eta errukiaren balioak hedatzeko konpromisoa duen irabazi-asmorik gabeko elkartearekin lankidetzan, zainketa aringarrien funtsezko alderdiak eta maila pertsonalean zein komunitarioan duten garrantzia aztertuko dira.
Naomi Hasson.
Erizaina. Arinduz Euskadiko Zainketa Aringarrien Elkarteko presidentea.
Nerea Alonso.
Arabako ESIko Medikuntza Aringarriko Unitatean psikologoa.
Iñaki Saralegui.
Arabako ESIko Medikuntza Aringarriko Unitateko Fakultatibo Medikoa. Osakidetzako Aurretiazko Borondateen Programaren arduraduna.
Ekitaldi hau aukera paregabea da profesionalentzat eta herritarrentzat, gero eta garrantzi sozial handiagoa duen gai batean parte hartzeko, osasun-komunitateak eta, oro har, gizarteak bizitzaren amaieran zaintzarekin duten konpromisoa berretsiz.