Hauskorra zaintzen: zientzia, zaintza eta errukia
Arabako ESIko Medikuntza Aringarriko Unitateak Arabako Zainketa Aringarrien II. Jardunaldia egingo du urriaren 16an, AUO Santiagoko areto nagusian, urriaren 11n ospatzen den Zainketa Aringarrien Munduko Egunaren baitan.
"Hauskorra zaintzen: zientzia, zaintza eta errukia" lelopean, Medikuntza Aringarriko Unitateak diziplina arteko topagune bat sortu nahi du, bizitzaren amaieran lagun egiteak planteatzen dituen erronka etiko eta asistentzialak ebidentzia zientifikotik eta praktika klinikotik abiatuta lantzeko.
Nere Erkiaga. Hil Argi Elkartea
Hil Argi Elkartea heriotzari buruzko ezagutza zabaldu nahi duen elkartea da. Heriotza maila guztietan inguratzen duen tabua hautsi nahi du, eta herritarrak gai horren inguruan ahalduntzen lagundu. Adingabeen heriotzaren kasuan, benetan gai konplexua da. Egoera zaila dena are larriagoa da ezagutzarik ezak sortzen dituen egoera deserosoengatik. Hil Argi Elkarteak gizatasunez eta naturaltasunez jarduteko ekintzak eta proiektuak sustatzen ditu.
Ana Belén Ochoa. Sé+ proiektua
Iruñeko San Juan de Dios Ospitaleko Zainketa Aringarrien Unitateko erizaina. Zainketa Aringarrietako Masterra. Esperientzia handia, batez ere etxeko arretan.
Begoña García
Osasun Zientzietan doktorea, Huelvako Unibertsitatean Nazioarteko Aipamenarekin. Erizaintza Saileko irakaslea da 2006tik, eta ibilbide luzea egin du praktika klinikoan hainbat ingurunetan: espetxeetan, Huelvako Foru Aldundian, Lehen Mailako Arretan eta Ospitaleko Arretan, zehazki, Zainketa Aringarrietan.
Ángela Ortega
Erizaintzako doktorea Huelvako Unibertsitatean, Bizitzaren Amaierako Zaintzari buruzko ikerketa batekin. Gizarte Lanean diplomatua. Osasun Laguntzaren Bioetika eta Humanizazioko Masterra (Sevillako Unibertsitatea). Doluan aditua (Ramón Llull Unibertsitatea). "Errukia lantzeko entrenamendua" (Stanfordeko Unibertsitatea) programako irakasle gisa ziurtatua. Huelvako Unibertsitateko Erizaintza Fakultateko irakasle titularra.
Cuipal Almería
Almudena Ruiz Giménez, José Carlos Fernández Ayala eta Noelia Fernández Urbano Cuipal Almeriaren ordezkari dira. Cuipal irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da. Bertan, kalitatezko zainketa aringarrien alde, bizitzaren amaieran dauden pazienteei eta senideei laguntzeko, arlo horretako osasun-profesionalen prestakuntza hobetzeko eta gizartean zainketa aringarrien zabalkundea sustatzeko lan egiten da.
Amaya Guevara
Amaya Guevara dantzari gasteiztarra Cabaret Créatif taldeko antzezlea da. Bakarrizketari dagokionez, bere bakarrizketen sortzailea da, non umorea eta emozioa nahastu egiten diren transmititzeko eta hunkitzeko helburuarekin.