2026ko urriaren 29a · Areto nagusia, Arabako Unibertsitate Ospitalea - Santiago
Iktusaren Nazioarteko Egunaren 2026ko Jardunaldia errereferentziazko gune gisa finkatu da iktusaren inguruko ezagutza, prebentzioa eta ikuspegi integrala sustatzeko; izan ere, gaixotasun hori baita desgaitasunen eta hilkortasunaren kausa nagusietako bat. Aurreko edizioak izandako harrera ona ikusita, Arabako ESIak berriro ere berretsi egin du gaitz honek jotako pertsonei, haien familiei eta inguruneari eskaintzen dien arretan etengabeko hobekuntza bultzatzeko konpromisoa.
Arabako ESIak, Osakidetzarekin koordinatuta eta osasun-profesionalen, gaixoen elkarteen nahiz senideen lankidetzarekin, herritarrei zein osasungintzako profesionalei bideratutako jardunaldi berri bat antolatu du. Topaketa honen helburua elkargune, prestakuntza-eremu eta parte-hartze gune bat sortzea da, ezagutzaren trukea, eguneratze zientifikoa eta iktusaren ondorioekin bizi direnei bidean laguntzea ahalbidetuko duena.
Istripu zerebrobaskular baten ondorengo prebentzioaren, arretaren eta errekuperazioaren ikuspegi integrala eskainiko da. Programak Iktuseko Unitateko Neurologiako espezialista baten esku-hartzea izango du, garun-hodietako osasuna zaintzeko gako nagusiak jorratuz. Halaber, sukaldaritzako profesional batek parte-hartuko du, elikaduran prebentzioan lagunduko duten ohiturak txertatzeko jarraibide praktikoak eskainiz. Era berean, galdera-erantzunen gune bat eta iktus-unitateko erizaintzako profesionalek emango duten saioak egongo dira, iktusa izan ondoren zer egin eta zer saihestu azaltzeko, eta ohiko sinesmen eta zalantza batzuk desmuntatzeko.
Jardunaldia osatzeko, osasun eta kalitate kudeaketako profesionalek eta paziente-elkarteetako gizarte-langileek parte hartuko dute. Arlo horretan egindako aurrerapenak partekatuko dituzte, eta errekuperazio-prozesuan pazienteei eta familiei laguntzeak eta babesteak duen zeregina azalduko dute. Topaketa amaitzeko, ondorio nagusiak eta funtsezko mezuak partekatuko dira.
| 16:30 | Ongietorria Enrique Bárez. Arabako ESIko zuzendari kudeatzailea. |
| 16:40 | Claves para la salud cerebrovascular Yolanda Herrero. Arabako ESIko Neurologia Zerbitzuko Iktus Unitateko neurologo koordinatzailea. |
| 16:55 | El botiquín en tu despensa Gorka Arrieta. SUA Basque Fusioneko sukaldaria. |
| 17:15 | Galderen txanda |
| 17:30 | ¿Verdadero o falso? Qué hacer y qué no hacer tras un ictus Elena Folguera eta Amaia Gómez de Balugera. Arabako ESIko Iktus Unitateko erizainak. |
Asistentziaren kalitatea eta pazienteentzako laguntza: aurrerapenak eta aliantzak |
|
| 18:00 | Avances como referente de calidad Nerea Gutiérrez. Arabako ESIko Kudeaketa Sanitarioko Unitatea: Kalitate Unitateko gainbegiralea. |
| 18:30 | El apoyo de las asociaciones: programa de acompañamiento hospitalario Sandra Ibarrondo. Araba Garuneko Gaitzako gizarte langilea. |
| 19:00 | Ondorioak, mezu giltzarriak eta amaiera Izaro Kortazar. Arabako ESIko Neurologia Zerbitzuko burua. |