Ongi etorri LOLA® telefono bidezko jarraipen programara
Monitorizazio-programa hau eskaintzen dizugu zure osasun-egoeraren etengabeko jarraipena egiteko, osasun profesionalekin komunikazioa hobetzeko.
LOLA laguntzaile kliniko birtualak telefonoz deituko zaitu zure osasunari buruzko datuak jasotzeko. Nola aurkitzen zaren eta zure sintomak zeintzuk diren galdetuko dizu eta gero informazio guztia osasun-langileei helaraziko dio.
LOLAren funtzio nagusia edozein sintoma edo aldaketa garrantzitsu garaiz detektatzea da eta profesionalei jakinaraztea, ahalik eta lasterren zurekin harremanetan jar daitezen.
Zer jakin LOLAri buruz?
-
LOLA ez da benetako pertsona bat, baina benetakoa bailitzan erantzun diezaiokezu.
-
LOLAk hainbat galdera egingo dizkizu zure osasun-egoera egiaztatzeko. Ulertzen ez duzun galderaren bat egiten badizu, errepikatzeko eska diezaiokezu, eta beste modu batera azaltzen saiatuko da.
Zure kasuan, Biriketako Gaixotasun Buxatzailearen Kronikoa (BGBK) zeinu eta sintomei buruzko jarraipen-galderak egingo dizkizu LOLAk. -
Era berean, LOLAk ez bazaitu ulertzen, zure erantzuna errepikatzeko eskatuko dizu.
-
GARRANTZITSUA: bilatu beti zaratarik gabeko leku bat ondo entzun ahal izateko.
-
Ezin baduzu erantzun, ez kezkatu, LOLAk beste 3 aldiz errepikatuko du deia.
-
LOLAren erantzun gabeko dei bat baduzu, deia itzul diezaiokezu jarraipen-galderak egin diezazkizun.
LOLA ez da larrialdi-zerbitzu bat
Noizbait larrialdi-egoeran bazaude, joan zaitez Larrialdietara, zure osasun-zentrora edo deitu ezazu Emergentzietara (112).
Egutegia
LOLAk ordutegi honetan deituko dizu:
10:00etatik 12:00etara
Telefono zenbakia
LOLAk beti hurrengo telefono zenbakitik deituko dizu:
+34 945 991 105
Pazientearen autonomia eta arlo horretako eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 Oinarrizko Legearen arabera, pazienteari jakinarazten zaio Lola telefonoz harremanetan jarriko dela bere patologiari buruzko jarraipen-galderak egiteko. Bildutako informazioa aztertu eta osasun-profesionalekin partekatuko da, berrikusteko. Dei guztiak grabatuko dira zerbitzuari buruzko metrikak sortzeko, produktua optimizatzeko eta osasun-profesionalarentzat ohar klinikoak sortu ahal izateko.
LOLA® Tucuvi Care, S.L.ren marka erregistratua da.