Informazio orokorra

Aurkezpena

ZIUa

Ohiko zainketak

Zer egin dezakezu laguntzeko?

Pazientearen senideek eta/edo hurbilekoek oso zeregin garrantzitsua dute bere errekuperazioan. Bere zaintzan lagundu nahi baduzu, adierazi unitateko langileei, eta beraiek esango dizute nola lagundu dezakezun edo nola parte har dezakezun modu seguruan bere zaintzan.

Familiaentzako Eskolan emandako informazioak lagungarri izan dakizuke pazientearen zaintzan laguntzea erabakitzen baduzu.

Arnasketa eta elikadura

Normalean, ZIUn sartzen diren pertsonei oxigenoa eman behar zaie hodi baten edo trakeotomia-kanula, maskara edo haizagailura konektatutako sudurreko gailu, edo oxigenoarekin konektatutako maskara baten bidez.

ZIUn pazienteak elikatzeko hainbat modu daude:

  1. Intubatuta badago: baliteke zunda bat eramatea, sudurretik edo ahotik sartu eta urdaileraino iristen dena. Horren bidez, elikadura berezi bat emango dizugu. Ohikoa da pazienteek egarri-sentsazioa dutela esatea. Sentsazio hori hobetzeko, ezpainak busti dakizkioke uretan bustitako gasekin.
  2. Aireztapen ez-inbasiboa badu: batzuetan maskara aurpegitik kendu ahal izango zaio, eta medikuak hala uste badu, kopuru txikiak jan eta edan ahal izango ditu.
  3. Trakeotomia badu: baliteke elikagai birrinduak edo testura lodikoak jaten hastea, eztarrian trabarik ez jartzeko.

Jaten hasten denean, pazienteari hortz-protesiak ekartzeko eskatuko dizugu, behar izanez gero. Informa iezaguzu izan dezakeen edozein elikadura-intolerantzia edo alergiari buruz, bai eta kultura- eta/edo erlijio-arrazoiengatik hartu ezin duen elikagairen bat dagoen ere, dieta bere beharretara egokitu ahal izateko.

Gernu-eta eginkarien deuseztapena

Askotan, pazienteak zunda bat eramango du gernua kontrolatzeko. Immobilizazioa eta farmako batzuk direla eta, zure senideak idorreria izan dezake. Kasu askotan, libragarriak edo enemak eman beharko zaizkio hesteetako zirkulazioa erregulatzeko. Batzuetan, guztiz kontrakoa gerta daiteke, medikamentu batzuen eragina dela eta, beherakoa izan dezake eta ondeste-zunda bat jarri behar izaten da libratzeak jasotzeko.

Mobilizazioa, higienea eta larruazalaren zainketa

Egunero, unitateko langileek egingo dizkiote higiene-zaintzak zure senideari. Parte hartu nahi baduzu, galde iezaguzu zer egin dezakezun eta hori egiteko modurik onena zein den jakiteko.

Ospitaleratzean, ez du arroparik beharko; horregatik, unitatera iristean, laguntzaileari emango diogu, behar ez dituen bitxi edo baliozko objektuekin batera. Mobilizatzen hasten garenean, etxeko zapatilak emango dizkiguzu, ahal dela itxita.

Ez dago arazorik bere nezeserra nahi dituen garbiketa-objektuekin ekartzeko: orrazia edo ile-eskuila, kolonia, hortzetako eskuila eta pasta, bizarra mozteko makina…

Pazienteek, ohean egoteagatik, besteak beste, giharren tonua eta indarra gal dezakete. Hori prebenitzeko, batzuetan fisioterapeuta batek arnas fisioterapia eta/edo motor-fisioterapia egingo du. Oro har, profesionalak hala adierazten ez badu, ez dago arazorik laguntzaileak saioan parte hartzeko eta, are gehiago, biek, pazienteak eta senideak, hala nahi badute, laguntzeko, betiere fisioterapiako langileen gainbegiratze eta laguntzarekin.

Garrantzitsua da zure senitartekoa goiz mobilizatzea, eta kontraindikaziorik ez badago, lehenbailehen altxatzen hasiko da besaulkira, goizean eta arratsaldean. Ospitaleratzean, unitateko langileak arduratuko dira pazientea mugitzeaz, larruazalean ultzerak saihesteko eta konforta errazteko. Hori dela eta, ohean aurkitu ahal izango duzu, posizio desberdinetan.

Zer dira presio-ultzerak?

Larruazalean gertatzen diren lesioak dira, sakonera desberdinetan, pazientea posizio-aldaketetan adierazitako baino denbora luzeagoan posizio berean eduki ondoren.