Organoak ematea

Pazientearen eboluzioa ona ez denean, bizitzaren amaierako zainketen parte gisa, baldin eta kontraindikatzen duen gaixotasunen bat ez badago edo Aurretiazko Borondateen dokumentuan jasotako jarraibideek kontrakoa ezartzen ez badute, aukera emango dizugu erabakitzeko pazienteak bere organoak eta/edo ehunak eman ahal izango dituen hil ondoren.

Organoak eta ehunak emateari buruzko informazioa behar baduzu, pazientea artatzen duten osasun-langileekin edo transplanteak koordinatzen dituzten langileekin hitz egin dezakezu, eta horiek argituko dizkizute dituzun zalantzak.