Ospitalean eskuragarri dauden zerbitzuak eta informazio interesgarria
Arabako ESIak Pazientearen eta Erabiltzailearen Arreta Zerbitzua du, bai AUO Txagorritxun, bai AUO Santiagon. Zerbitzu horrek Euskadiko osasun sisteman pertsonen eskubideak eta betebeharrak betetzen direla zaintzen du, eta haien iradokizunak, esker onak, kexak, erreklamazioak eta eskaerak jakinarazten eta izapidetzen ditu, baita organo eskudunari ebazpena planteatuz ere.
Kokapena
AUO Txagorritxu:
4. solairua, C eremua.
AUO Santiago:
Beheko solairua.
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
09:00 - 14:30.
Ospitale bateko gizarte-langilea pazienteei eta haien familiei laguntza integrala ematera bideratzen da, eta behar diren zerbitzuak koordinatzen ditu ahalik eta arreta onena bermatzeko.
Kokapena
AUO Txagorritxu:
0 solairua, Harrera eremua.
AUO Santiago:
3. solairua, C pabiloia.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera:
08:00 - 15:00.
Pazienteek eta haien familiek laguntza espirituala eska dezakete, hala nahi badute. Unitateko taldea arduratuko da eskaera hori koordinatzeaz.
Pazientea ospitaleratu izanaren egiaztagiria behar izanez gero, AUO Txagorritxuko 0 solairuan eta AUO Santiagoko 0 solairuan dagoen Harrera-eremuan eska dezakezu.
Pazientea ZIUn egoteari buruzko behin-behineko edo behin betiko txostena behar baduzu, eskatu unitateko idazkaritzan.
Informazio gehiago nahi izanez gero, honako esteka honetan kontsulta dezakezu: Euskal autonomia erkidegoko osasun-sisteman pertsonek dauzkaten eskubide eta betebeharrak

BISITARI sarea doako wifi sarea da paziente eta laguntzaileentzat, Interneterako oinarrizko sarbidea duena (posta elektronikoa, Whatsapp, Interneteko nabigazioa). Erabiltzailea erregistratu egin behar da sarera sartu ahal izateko. Erregistroak 24 orduko iraupena dauka eta Osakidetzaren sareko zentro guztietan balio du.
Erregistroa egiteko prozesua:
- Erregistratzeko formularioa bete beharko da: telefono mugikorra, NANa eta erabilera-baldintzak onartzea.
- Erabiltzaileak SMS bat jasoko du bere kontuaren datuekin eta pasahitzarekin.
- Saioa hasteko, NANa eta emandako pasahitza sartuko dira.Telefonoa: 900 105 296
Gorabeherak eta laguntza teknikoa (Itelazpi):
- Telefonoa: 900 105 296.
- Arreta ordutegia:
- Astegunak: 8:00-20:00
- Asteburuak eta jaiegunak: 9:00-14:00