Pazientearekiko komunikazioa
Pazientea intubatuta badago edo trakeotomia bat badu, oso zaila izan daiteke harekin komunikatzea. Saiatu pazientzia izaten eta galdera errazak egiten, "bai" edo "ez" batekin erantzun ahal izateko.
Alternatiba gisa, esnatuta badago eta, ahal izanez gero, komunikazioa errazteko, idazteko arbel digital bat eta komunikaziorako laguntza-koaderno bat eman diezazkiokegu.
Garrantzitsua da betaurrekoak eta/edo audifonoak behar izanez gero, unitatera ekartzea.
