Zainketa intentsiboen osterako kontsulta

Batzuetan, beharrezkoa da kontsulta medikoa izatea tratamenduen, immobilizazioaren eta isolamenduaren ondorioz arazoak dituzten pazienteekin, ZIUtik igaro ondoren. Kontsulta honen helburua da arazo horiek identifikatzea eta horiei irtenbidea ematen saiatzea.
Hori dela eta, baliteke pazientea lehen kontsulta batera deitzea ospitaleko alta jaso eta hilabete baten buruan, gutxi gorabehera.
Kontsulta Zainketa Intentsiboetako Unitatearen barruan dago, itxarongelen ondoan.
Zure etxean zitazioa jasotzen duzun egunean zalantzarik baduzu, kontsultaren arrazoia gogoratzen ez baduzu edo hitzorduaren eguna edo ordua ondo ez datorkizun, ez izan zalantzarik eta deitu unitateko idazkaritzara zure arazoa planteatzeko.