Arabako ESIak Gasteizko XX. Enpresa Lasterketan parte hartu du

Larunbatean, urriaren 15ean, Osakidetzako 102 profesionalek Gasteizko erdiguneko kaleak hartu zituzten taldekako ohiko proba honetan parte hartzeko

Hasiera 18:00etan izan zen, Andre Maria Zuriaren plazan, eta bertan bildu ziren parte-hartzaileak Gasteizko erdigunea eta hirigune historikoa zeharkatzeko.

Proba beren enpresak ordezkatzen dituzten bi, hiru edo lau pertsonako taldeetan egiten da, emakumezkoak, gizonezkoak eta mistoak. Puntuak lortzeko ezinbestekoa da elkarrekin irtetea eta helmugan sartzea; beraz, taldean lan egin behar da, baterako ahaleginak saria izan dezan.

Edizio honetan 102 profesionalek hartu dute parte, 56 emakumek eta 46 gizonek, Arabako ESItik, Arabako Osasun Mentaleko Saretik, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusitik eta Larrialdietatik etorritakoak, besteak beste.

Osakidetzak 6 garaikur lortu zituen, horietatik 2 emakumezkoen taldeentzat eta beste 3 talde mistoentzat. Gainera, antolakuntzak parte-hartzaile gehien ematen dituen enpresari ematen dion saria jaso zuen. Aurten ere, Osakidetza izan da parte-hartze handiena izan duen enpresa, eta haren atzetik daude Michelin, SMC, Saunier Duval eta Laboral Kutxa.

Arabako ESIko boluntarioek egindako lana zoriondu nahi dugu, taldeen izen-emate zerrendak egiten eta dortsalak eta kamisetak ematen lagundu baitzuten. Aurten ere, Alfredo Blaskoren laguntza eskertu nahi dugu, berak egin baitzituen argazkiak.

Lasterketak udaberriko eguna izan zuen, eta korrikalariek kirola egiteko giro aproposa izan zuten.

Lehenengo postuaren sailkapena | Emakumezkoen 3 laguneko taldeak

Lehenengo postuaren sailkapena | Emakumezkoen 4 laguneko taldeak

Bigarren postuaren sailkapena | 2 pertsonako talde mistoa

Bigarren postuaren sailkapena | 3 pertsonako talde mistoa

Bigarren postuaren sailkapena | 4 pertsonako talde mistoa