Araba ESIk eta Osakidetzak jaioberrientzako Osasun Karpetara sarbideratzea errazten diete gurasoei

Osasun Karpeta tresna interaktiboa da eta Osakidetzako web-orriaren bidez pazienteari ahalbidetzen dio, besteak beste: bere historiala medikoa ikusi, txosten erradiologikoak kontsultatu, analisiak, dokumentuak igo, medikuarekin hitz egin... Hamasei urtetik beherako adinakoei funtzionaltasun bat eskaintzen zaie hirugarren pertsonei (ama, aita, edo tutore legalak) sarbideratzea errazteko.

Ekainaren 1etik AUO Txagorritxuko Onarpen Unitateak interasatuta dauden gurasoei Osasun Karpetara sartzea ahalbidetzen die. Langile sanitarioek horren berri ematen diete eta egitea daukate Erregistro Zibileko izapide telematikoa kudeatzen duten aldi berean.

Baimenaren eskabidea modu presentzialean egingo da eta dagokion formularioa bete eta eskatutako dokumentazioa erantsi behar da. Hala, jaioberrien altarekin batera gurasoei eskainiko zaie jaio berritan daudenak Osasun Karpetara sartzea, baita beraiei egindako proba guztien emaitzak sartzea ere.

Horren bidez, egin diren jarduera sanitario guztiak bildu eta erregistratu egingo dira: txertaketak, berrikusketak, … Informazio hori uneoro eskuragarri izango da, beraz, paperak galtzeko arriskurik ez da izango ezta gorde zen lekuaz gogoratzeko ere.

Osasun Karpeta online tresna bezala edozein gailu elektronikotik eskuragarri dago eguneko 24 orduz urteko egun guztietan.