Araba ESIk ikastaro bat egin du, Joint Commission International-eko estandarrei eta egiaztatze-prozesuari buruz

Joaquim Bañeres-en, Unibertsitate Institutuko zuzendaria, eta Maria del Mar Fernandez-en, arlo horretako zuzendaria, eskutik Avedis Donabedian fundazioak eman zien Araba ESIko profesionalei ‘Joint Commission International (JCI) egiaztatzeko sistemaren hasierari’ buruzko mintegi bat. Pasa den astean izan zen mintegi hori, Gazalbide-Txagorritxu osasun-zentroan.

copia IMG_0025Sistema horrek munduarekin identifikatu, neurtu eta partekatzen ditu pazienteen segurtasunari eta kalitateari buruzko jardunbide onenak. Era berean, lidergoa eta konponbide berritzaileak eskaintzen ditu, osasun arreta ematen duten erakundeei laguntzeko inguru guztietako jarduera eta emaitzak hobetzen. Pazienteen arretan jardunbide onena lortzeko,  JCIko adituen taldeak lan egiten du honako hauekin: ospitale eta osasun arretako beste erakunde batzuk, osasun-sistema, gobernuetako ministerio, osasun erakunde publiko, hezkuntzako erakunde eta enpresekin.

JCIk erakundeei ematen die arreta, horiek ere baliatu daitezen hauetaz:

  • JCIren egiaztapena eta ziurtagiria lortzea, Gold Seal of Approval®
  • Abangoardiako hezkuntza ematea.
  • Aholkularitza-zerbitzuak ematea, ebidentzian oinarrituta.

Ikastaroaren helburu orokorra izan da zuzendaritza taldeak, egiaztatze edota ziurtatzeko  ereduetan sartutako pertsonek, pazientearen segurtasuneko erreferenteek eta JCI ereduak identifikaturiko arlo gakoetako pertsonek egiaztapen-sistema ezagutzea, Araba Erakunde Sanitario Integratuarentzat egokia den eta erakunderentzat  hobekuntza programa bat ezartzeko baliagarria den baloratzeko xedeaz. Horrela, erantzuna emango zaie egiaztatzeko estandarren betekizunei. Hain zuen, estandar horiek ardazten dira hauetan: pazientearengan, zerbitzuetako kudeaketan eta erakunde sanitarioan, komunitatean parte hartzean eta integrazioan, eta pazientearen kalitatea eta segurtasunaren hobekuntzan.