Araba ESIk parte hartu zuen Erizaintzako Historiaren I. Jardunaldian

Arabako Erizaintzako Elkargoak pasa den martxoaren 23ko ostegunean, Villa Suso jauregian, Erizaintzako Historiaren I. Jardunaldia antolatu zuen "Retrato de la Enfermería en el ocaso del siglo XVI” izenburupean.

Juan Lezaun, AUO Santiagoko erizaina, jardunaldiaren moderatzailea izan zen non Arabako Erizaintzako Elkargo Ofizialeko Hosanna Parra Vinós presidenteak, Toti Martínez de Lezea idazleak, Alicant Unibertsitateko José Siles González erizain katedradunak nahiz Cultura de los Cuidados aldizkarairen editoreak, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Manuel Ferreiro Ardións erizain irakasleak ere hartu zuten parte.

Lezaunek, XVI mendeko amaieraren inguruko erizaintzako profesionalen zereginen berri eman zigun; Izurriteak gogor astindutako garai horretakoa, hain zuzen ere. Horiek horrela, Euskal eleberri historikoaren idazle ospetsua den Toti Martínez de Lezearekin eta Zainketen Antropologiaren aditua eta Cultura de los Cuidados izenburuko argitalpenaren editorea den José Siles erizain eta antropologoarekin batera eman zuen hitzaldi hori.

Jardunaldia amaitzeko, eta XVI. mendeko izurritearen testuinguruari so eginez, gasteiztar erizain baten gorabeherak kontatu zituen Manuel Ferreiro erizainak. Bide batez, “Maese Francisco de Herrera, un barbero-cirujano en la peste de 1599 en Vitoria” izenburupeko liburua aurkeztu zuen non izurrite hiltzailetik Gasteiz hiria salbatzeko gasteiztar batek egindako ahaleginak jakitera eman zuen.