Araba ESIko I. World Kafea, Kudeaketa Plana egiteko hausnarketa sakon bat

Araba ESIk otsailean World Kafe bat antolatu du Lakua-Arriaga osasun-zentroan. Topagune honen xedea izan da Erakunde Sanitario Integratua (ESI) zabaltzeko eta hazteko balio duten ideiak, ezagutza eta esperientziak konpartitzea.

Osasungintza, EHU, Gasteizko udala, BIOEF, gaixoen elkarte eta beste gizarte-arlo batzuetako 150 bat lagunek parte hartu du topagunean, ikuspuntuak trukatu eta ideiak sortzeko ikuspegi positibo eta konstruktibo batetik abiatuta, Araba ESIko Kudeaketa Plana eratzeko helburuaz.

Oso talde kualifikatu eta ordezkagarri honek ongi baloratu du World Kafea, partaideak konbentzituta baitzeuden ildo zehatzagoak eta, hau bezalako topaketei esker, errealitatetik gertuagoak diseinatzeko orduan, entzunak izatearen garrantziarekin.

Horrela, egindako sei saioetan bost txandatze-mahai antolatu ziren, OSIren Kudeaketa Plana egiteko bost ildo estrategikoen ingurukoak.

  1. Pertsonak: Osasun-sistemaren ardatz.
  2. Erronka berriei erantzun integratua: kronizitatea, zahartzaroa eta mendekotasuna.
  3. Sistemaren jasangarritasuna bermatzea.
  4. Profesionalak.
  5. Berrikuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza.

Saio bakoitzeko argazkien laburpena

Argazki bildumak

Argazki bilduma - 1. astea (Otsaila: 15, 16, 17) Argazki bilduma - 2. astea (Otsaila: 22, 23, 24)