Araba ESIko itzulpenak

 

Araba ESIn sortu daitezkeen itzulpenak ahalik eta eraginkor kudeatzeko xedeaz, posta-elektroniko bat jarri dugu martxan: itzulpenakarabaesi@osakidetza.eus

Hemendik aurrera zerbitzu edo unitateetako behin betiko testuak soilik itzuliko dira, hau da, aldaketarik izango ez dutenak. Testu horiek guztiak word formatuan bidali behar dira.

Era berean, gogorarazi nahi dizuegu honako hauetan bi hizkuntza ofizialak erabili behar dira, euskara eta gaztelania:

  • Erakundearen barruko zein kanpoko instalazioetako errotulazio guztian.
  • Kartel guztietan eta paperezko elementuetan (bisita-txartel, zigilu, idazpuru, fax-karatula, txartel handi, gutun-azal, poltsa eta bestelakoetan).
  • Paziente, senide edo beste edozein erabiltzaileri zuzendu beharreko dokumentazio guztian.
  • Webgune, blog, foroetan, …

Honekin batera bidaltzen dizuegu itzulpenei buruzko protokoloa.

Unitate guztietarako itzulpen-protokoloa