Maripi Botellak, neuropediatra sutsuak, erretiroa hartu du

IMG_11772015. urteko azken egunean Maria Pilar Botella doktoreak erretiroa hartu zuen, lan-bizitza osoa neuropediatriari eman ondoren. Bilbon jaiotako emakume honek egoitza Sevillan egin eta gero, senarrarekin (neurologoa) bueltatu zen iparraldera. Han, ospitalea jaiotzean, Txagorritxun hasi zen lanean, hasieran mediku ondoko gisa eta geroago zerbitzuburu.

Berak irribarretsu azaltzen digu beti lanarekiko ilusio handia izan duela, ez duela ulertzen lan hori ume gaixoekin gorputz eta arimarekin aritzen ez bazara.

Aho betean esaten du bere erretiroaren gogorrena izan dela umeak eta familiak uztea, “denongandik ikasten dugulako”. Era berean, azpimarratzen du garrantzi handikoa dela komunikazioa, eta “zoritxarrez, gaur egun galtzen ari dela”.

Oso pozik hartu du erretiroa Pediatrian talde bikain bat, “ondo prestatua eta kalitate handikoa”, uzten duelako eta irmoki ESIn (“interes eta ilusio handikoa”) sinesten duelako. “Denok lan egiten dugu kausa berean”, azalduz, eta “beti prest izango nauzue behar duzuenean”, bukatzen du esaten.