Araba ESIko Kantaraba abesbatza Udaberriko Kontzertuan

Joan den maiatzaren 12an egin zen Adurzako San Ignacio elizan Udaberriko Kontzertua.

Hara bildu ziren, besteak beste: Araba ESIko Kantaraba abesbatza, Badaya-Kuartango abesbatza, Adurtzako Otxotea, Luis Aramburu Musika Eskolako Korda Orkestra eta Mendiolako txistulariak, Adurtza eta Alde Zaharreko txistulariak. Abesbatza eta Orkestraren zuzendariak izan ziren Patxi Bezares, Kantaraba abesbatzaren zuzendaria eta Alejandro Santorum, Badaya-Kuartango abesbatzaren zuzendaria , hurrenez hurren.

Parte hartu zuen talde bakoitzak hiru abesti kantatu zituen, eta amaitzeko Mozarten Ave Verum kantatu zuten guztiek batera. Kontzertura joan zen jendeak ekitaldi bakoitzari txalo zaparrada eskaini zion eta betekada batean geratu zen azken interpretazioarekin.

Kantaraba kideentzat erronka handia izan zen beste abesbatza batzuekin eta orkestrarekin batera kantatzen zuten lehenengo aldia baitzen. Horrez gain, betekada baten amaitu zuten ekitaldia.

Kantaraba abesbatzak jendeari eskerrak eman nahi dizkio ekitaldira joan eta inplikatzeagatik. Bide batez, datorren ekainaren 4an, Kuartango bailarako elizan izango den ekitaldi berrian parte hartzera gonbidatzen gaitu.