Arabako ESIko Kudeaketa Sanitarioko Unitateak (KSU) lehen saria jaso zuen Inforsalud 2025 Kongresu Nazionalean

2025.7.8

Aurkeztutako proiektuak adimen artifizialean oinarritutako eredu iragartzaile baten bitartez, ospitale barruko erorketak saihestea du helburu

Osasunaren Informatikari buruzko Kongresu Nazionala erreferentziazko foroa da osasun-arloko eraldaketa digitalari buruzko ezagutzak eztabaidatu eta trukatzeko. XXVIII. edizioa Madrilen ospatu zen apirilaren 1, 2 eta 3an, "Osasun digitala laguntza-sistema berri bat bultzatzeko" lelopean. Programa Osasun Digitalaren Estrategia Nazionalean (EBEI) eta adimen artifizialak erabaki klinikoak hartzean duen inpaktuan oinarritu zen, besteak beste, osasunaren ekosistema digitalaren funtsezko alderdiak uztartuz.

Testuinguru horretan, Silvia García de Garayo, matematikaria eta KSUko Osasun Informazio Sistemen Unitatea Antolatzeko goimailako teknikaria, Andrea Prieto, Arabako ESIko KSUko Kalitate Unitateko Pazienteen Segurtasuneko Erizaina, Patricia Lara, Erizaintzako zuzendariordea eta Rafael Sánchez, Arabako ESIko Kudeaketa
Sanitarioko Unitateko zerbitzuburua eta medikuak,
"Ospitale barruko erorketen arriskua aurreikusteko eredu matematiko bat sortzea, proiektu pilotua" lana aurkeztu zuten. Lan horrekin poster onenaren saria lortu zuten, ospitaleko egonaldian pazienteen segurtasuna hobetzera bideratutako proiektu berritzailea izateagatik.

Ospitale barruko erorketak izaten dira gertakari kaltegarri ohikoenetako bat, eta inpaktu handia izaten dute. Izan ere, gertaera horien % 84 baino gehiago erorketekin lotuta daude, eta horiek lesioak edo konplikazioak eragin ditzakete pazienteen bilakaera klinikoan.

Errealitate horren jakitun, taldeak adimen artifizialeko tekniketan oinarritutako eredu matematiko prediktibo bat garatu du, paziente bakoitzaren erorketa-arrisku indibiduala kalkulatzeko gai dena. Tresna horri esker, esku-hartzeak plan pertsonalizatua eta aurreratua ezar dezake, ospitaleratutako pertsona bakoitzaren premia espezifikoetara egokitua.