Araba ESIko Pediatriako bi egoiliar saritu dituzte, kasu kliniko eta artikulu onenagatik

Pasa den martxoan, Naia Larrinaga Dañobeitia, Pediatria zerbitzuko egoiliarra, saritu zuten Madrilgo Eskorialean egin zen Patologia Gastroenterologiko Pediatriakoko XXIV. Formazio jarraieko kurtsoan. Bestalde, Pediatriako Euskal Herriko Pediatria elkartearen zuzendaritzak, Arrate Rodríguez Quintana egoiliarrari Euskal Herriko Pediatria boletinean argitaratutako artikulu onenaren saria eman zioten.

Naia Larrinagak kasu kliniko onenaren saria jaso zuen “Atzerapena psikomotrizitate globalean eta bigarren mailako pancitopenia, 20 hilabeteko bularreko haurraren desnutrizio kronikoaren ondorioz” lanarengatik.

Saritutako artikuluak “Eskolatutako ume andana baten egoera somatometrikoa. Adina, sexua eta kirol jardueraren inguruko bariabilitatea” 817 bolondresen informazioa jasotzen du (%39 neskak eta %61 mutilak) 16 eta 6 urte artekoak, 2015-2016 kurtsoan San Prudentzio eskolatutakoak.