Araba ESIko proiektu bik jasoko dituzte SEPAR-en laguntzak

2015eko ikerkuntzari laguntzen deialdian, Neumologia eta Toraxeko Kirurgiako Espainiako Elkarteak  (SEPAR) erabaki du beka ematea Arabako Unibertsitate Ospitaleko ikertzaileek aurkezturiko bi proiekturi.

Diruz lagundutako proiektuetako bat izan da Neumologia zerbitzuko Agustina Rivas doktoreak aukeraturikoa; hain zuen, izen hau duena:  “Estudio longitudinal para determinar la Incidencia, criterios predictivos y repercusión funcional de la Enfermedad Pulmonar Vascular PostEmbólica Crónica (EPVPEC)”

Kasu gehienetan, Birikietako tronboenbolismoak eboluzio on bat izan ohi du, baina salbuespen gisa, ondorio tronbotikoak geratzen dira, eta haien garrantzia ez dago bat ere argi. Paziente hauetariko batzuek garatzen dute birikietako tronboenbolia kronikoa (HTPCE). Nahiz eta paziente batzuek bete ez gaixotasun hori diagnostikatzeko irizpideak, esfortzuarekin arnas eta desasetasun zailtasunak  agertu ditzakete. Hori, duela gutxi deskribatu da, eta birikietako gaixotasun baskularra PostEmboliko kronikoa izena jarri diote. Oraindik, ez dira ezagunak  bereizmeneko ezgaitasun horren azpian dauden mekanismoak, benetako intzidentzia, garrantzi klinikoa, epe ertain edo luzeko pronostikoa eta progresio posiblea HTPCE izateko, antikoagulazioaren aurkako tratamendurik ez dagoen bitartean. Horrek bultzatu ditu ikerketa egitera.

Era berean, Loaren Unitate Funtzionaleko Carlos Egea doktorearen lanak ere diru-laguntza bat jasoko du.  Lanaren izena honako hau da: “Proyecto e-health telemonitoring en pacientes con apnea del sueño bajo tratamiento con CPAP con bajo cumplimiento”.

Gero eta beharrezkoagoa da tratamenduak betetze-maila ebaluatzea, haien funtzioa betetzen dela ziurtatzeko eta arriskuko faktoreak murriztu edo desagerrarazteko. Teknologia berria erabiltzeari esker, paziente asko ebaluatzeak dakarren konplexutasunaren ordez, kontrola murrizten zaie erabileran arazoak dituzten pazienteei. Sarean ehunka paziente  konektatzen dituen proiektuak helburu hau lortu du: loaren apnearen tratamendu baxuko pazienteen % 90 inguruk lortzen du betetze-maila on bat, arriskuko faktoreak murriztea lortzen da eta bizitzaren kalitateak hobera egiten du. Beka honek proiektuaren garapenean sakonduko du,  Loaren Unitatean arlo medikoa zein erizaintzakoa garatuko baitira.