Araba ESIko zuzendaritza taldearen aurkezpena

Araba ESIko zuzendaritza taldea osatzen duten sei kideek euren buruaren aurkezpena egin zuten urtarrilaren 22an, plantillaren 150 pertsona aurrean. Haietariko bakoitzak labur azaldu zituen arlo bakoitzari dagozkion ildo estrategikoak.

Zuzendari kudeatzaileak, Jesus Larrañagak, egin zuen aurkezpena eta baita ESIren funtzioak definitu ere. Era berean, berak egindako nor garen eta hemendik aurrera zer galderei erantzun zien, eta 2016rako helburuak zehaztu zituen.

Pertsonaleko zuzendariak, Javier Pedrosak,Bikain ziurtagiria lortzeko eta beste erakunde batzuekin aliantzak sortzeko helburuak plazaratu zituen. ESI 5.085 langilek osatzen dute, haietariko mila Lehen arretakoak direnak.

Ekonomia eta  finantzako zuzendariak, Fernando Encinarrek, hizpide izan zituen obrak, egoitza baietan hasi direnak eta zenbait urte iraungo dutenak. Ez zituen ahaztu osasun zentro batzuetan egin behar direnak, aurten Lakuabizkarran egingo den igeritokia barne.

Adolfo Delgadok, Integrazio asistentzialeko zuzendari berriak, berba egin zuen “Integrasareari” buruz eta zehaztu zituen bere jardueraren bost lehentasunak: pazienteari begirako arreta, kudeaketa-sistemak, paziente kronikoaren arreta integratu, osasun komunitarioari ekitea eta koordinazio soziosanitarioa. Hau guztia lortzeko, profesionalen arteko lankidetzaren eta lidergoaren aldeko apustua egiten du.

Kontratu-programaren, ESIko gobernantzaren eta erizaintzarekin erlazionatutako gaien inguruan ere mintzatu zen. Hauek azaldu zituzten zuzendari medikoak, Alberto Manzanok, eta Lourdes Ramirezek, Erizaintzako zuzendariak.

Ekitaldia hasi eta bi ordu beranduago, galderak egiteko txandak eman zion bukaera aurkezpenari.

PDF deskargatu: Araba ESIko erdi-mailako arduradunentzako bilera